Jubilatzea izaten da bizitzan aldaketa haundienetako bat, eta herritar gehienek pasa beharreko fase bat. Garai hori oso berezia da, hainbat eta hainbat urtetan lanean aritu eta gero, bizimodua errotik aldatzen baita. Eguneroko ohiturak hartzea, norberak oraindik zer esan eta zer egin asko dituela sinestea, eta beste hainbat gauza izaten dira garrantzitsuak fase horretan.
Bazkide eta ez bazkide
Lidia Martinez psikologoak hitz egingo du gaiari buruz: Jubilación y cambio de vida: adaptación a esta etapa. Goiz Eguzki jubilatu etxean ariko dira, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, eta gonbidatuta daude interesatu guztiak, bazkideak eta ez bazkideak.