Gazte eta heldu zuhaitz egunean larunbatean, Epeleko Iturrandietan

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 18a, 01:00

Zuhaitz Eguna egingo dute larunbatean Epeleko Iturrandietan, eta gazte eta heldu elkartuko dira landare berriak aldatzera. Zuhaitz landaren mordoxka bat landatzen dituzte urtero, eta etorkizunean baso bihurtuko dira landare horiek. Amets horrekin Zuhaitz Eguna antolatzen orain dela 41 urte hasi ziren, eta geroztik etenik gabe antolatu dute urtero-urtero, askorentzat ohitura bihurtu den eguna. Gaztetxoak 09:00etan abia­tuko dira Elkanotik, autobusez, eta Irubide jatetxetik abiatuta ibilaldi txiki bat egingo dute. Helduak 08:00etan Gudarien plazatik eta oinez joango dira Iturrandietaraino. Bueltako autobusa, 13:00ean. Neska-mutilak ikastetxeetan apuntatu litezke, eta helduak Mendiriz Mendin, ostegunera arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!