Bederatzi garaipen eta bederatzi porrot, asteburuko balantzea

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 17a, 01:00

Garaipen eta porrot berdinak lortu dituzte Hernaniko pelotariek asteburuan jokatutako partiduetan.
Garaipenik inportanteena Ojuel eta Lizeagak lortu dute Euskal Ligan; datorren astean Azpeitian irabaziz gero, finalerdietarako pasea lortuko dute. Udaberri torneoan lortutako hiru garaipenak ere inportanteak dira: Arizmendi eta Urruzolak, Cisneros eta Rodriguezek eta Arizkorreta eta Zuru­tuzak irabazi dute eta hiru bikoteek jarraitzen dute fi­nalerdietarako sailka­tzeko aukerekin.
Porrotei dagokienean, Sub22 mailan galdu egin dute Urkizu eta Etxegoie­nek, eta seniorretan. San Sebas­tia­nek; hiruak geratu dira txapelketatik kanpo. Beste bi porrot ere, aipatzekoak: Gi­puzkoa­ko Txapel­ketan Larra­ña­ga eta Sa­laberriarena, eta Uda­berri tor­neoan, Pagola eta Bera­sar­terena. Galdu duten au­rre­neko partidua da, eta oraindik finala jokatzeko aukerekin jarraitzen dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!