Nola egin du euskerak aurrera?

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 17a, 01:00

Nola egin du euskerak aurrera? Nola gainditu ditu mendez mende jarritako trabak? Euskaldunen testigan­tza eta lekukotasunarekin osatu du Euskararen kate hautsiak liburua Dabid Anautek, Euskal Memoria Fundazioaren babesarekin. Liburu sendoa da, ia 1000 orrikoa eta bertan kontatzen dira euskerari urte luzeetan jarri zaizkion trabak, zokoratzeko egin diren ahaleginak; eta hori gertatu ez dadin, euskaldunek aurrera egiteko izan dituzte baliabideak. Dabid Anautek liburuan jasotako testigantza eta ondorioen inguruan hitz egingo du bihar. AEKk antolatu du hitzaldia. Biteri kultur etxean izango da, arra­tsaldeko 19:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!