kalitate Turistikoaren konpromisoa hartu eta bereizgarria lortu duten enpresak aintzat hartuko ditu gaur Behemendik. Donostialdeko hogeita sei enpresak jasoko dute errekonozimendua, tartean, Hernaniko zortzik: Arrobi Ostatuak, Errioguarda, Saretxo eta Iturralde jatetxeek, Iparragirre eta Itxas-Buru sagardotegiek eta Aralar eta Kixkal tabernek. Eskualde mailako ekitaldia izango da, gaur goizeko 11:00etan, Urnietako Oianume jatetxean.
Helburua, gestioa eta profesionaltasuna hobetzea
Enpresa guztiek SICTED Praktika Egokien programaren bidez lortu dute bereizgarria. Helburua da, establezimendu turistikoen gestioa eta sektorearen profesionaltasuna hobetzea. Lau urtetan zehar eman behar izan dituzte pausuak, eta programak eskatutako arauak bete.
Formazio plan bat eraman dute aurrera enpresa guzti hauek, eta banaka, bisitak izan dituzte, jarraipena egin eta azken ebaluaketa bat egiteko.