Larunbat goizean baserriz baserri ibiliko dira puska-biltzen, gero bazkaria, zahagi dantza eta afaria dituzte.
Seguru datoz aurten ere Aranoko Karnabalak. Larunbatean ospatuko dituzte, eta egun guztiko festa izango dute. Zomorroak jantzi eta puska-biltzen ibiliko dira baserriz baserri, Izer eta Alabier trikitilariekin. Zomorro bazkaria dute ondoren, zahagi dantza ikusgarria arratsaldean, eta herri afariarekin bukatuko dute. Ondoren, mahai inguruko kantu saiorik gabe ez da bukatuko aurtengo karnabal festa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!