mozorroak prest? Inauteriak ospatzeko aukera zabala jarri dute aurten Hernanin eta inguruko herrietan. Iñude eta artzaien konpartsak emango die sarrera inauteriei, datorren igandean. Urumea Ikastola 50garren urteurrena ospatzen ari da, eta ekitaldi berezia antolatu dute, txaranga eta Musika Bandarekin batera. Inauteriak otsailaren 28tik martxoaren 4ra izango dira, bereziki, umeei begira antolatuak.
Ostiralez hasiko dira aurten ere inauteriak, hilaren 28an. Txupinazoa bota eta ikastoletako umeen eta txarangaren irteerarekin. Aipatzekoa da aurten ez dela omendurik izango. Larunbatean izango dira ekitaldi gehien: azeri dantza, buruhaundiak, umeentzako emanaldiak, txarangak, erromeria, mozorro festa... Igandea Ttarla eta Elizatxoko konpartsen irteerak markatuko du. Astelehenean umeentzako ekitaldiak izango dira soilik: azeri dantza, buruhaundiak, zezen txikiak... Eta asteartean sardinaren ehorzketarekin agurtuko dituzte inauteriak.
Kale, komertzio eta lokalak apaintzeko gaia ere, aukeratu du Berriak elkarteak: Mundu arabiarra.
Goizueta eta Aranon ere, festa
Inguruko herrietan ere ospatuko dituzte inauteriak. Aranon larunbatean aterako dira zomorroak puska biltzera; egun osoko festa dute. Goizuetan berriz, martxoaren 2tik 8ra mozorrotuko dira.
Hernani
Otsailak 23, igandea
11:45 Iñude eta Artzaien
konpartsa. Urumea ikastola.
13:15 Inauterietako kontzertua. Hernaniko Musika Banda.
Otsailak 28, ostirala
15:15 Inauterien hasiera ofiziala Plazan. Ikastoletako umeen eta txarangaren irteera.
17:00 Erraldoi eta buruhaundien konpartsa. Kriskitiña dantza taldea eta Musika Eskolako dultzaineroak.
17:30 Eusko diskoteka
Plaza Berrin.
20:00 American Masters Inauterietako kontzertu berezia. Hernaniko Musika Banda, Milagrosan.
20:00 Afizionatu mailako pelota partidak Kiroldegian.
Martxoak 1, larunbata
10:00 Azeri dantza
11:30 Inauterietako
txarangen irteera
11:30 Haurrentzako poniak eta zezen txikiak Latsunben
12:00 Ezpeletako txarangaren irteera. San Joan Konpartsa.
13:00 Erraldoi eta
buruhaundien konpartsa. Kriskitiña dantza taldea.
17:00 Haurrentzat emanaldia: Tomaxen abenturak, `Mendizaleak´. Atsegindegin.
18:00 Txarangaren irteera.
18:30 Erromeria Ezpeletako txarangarekin Plaza Berrin.
San Joan Konpartsa.
19:00 Mozorro festa
gaztetxoentzat, Atsegindegin
00:00 Betikoak txarangaren
irteera.
Martxoak 2, igandea
11:30 Txarangaren irteera.
12:00 Konpartsen irteera Urbieta kaletik: Ttarla dantza taldea eta Elizatxo ikastola.
17:00 Haurrentzat emanaldia: `Oihan koloretsua´. Patxin eta Potxinekin, Atsegindegin.
18:00 Inauterietako
txarangaren irteera.
19:30 Hernani Musika Eskolako trikitilari eta dultzaineroak.
Martxoak 3, astelehena
09:00 Diana Hernani Musika Eskolako ikasleekin.
10:00 Azeri dantza
gaztetxoentzat
11:30 Haurrentzako poniak eta zezen txikiak Latsunben.
12:00 Zurezko 24 joko haurrentzat, Atsegindegin.
16:00 Erraldoi eta buruhaundien konpartsa. Kriskitiña dantza taldea eta Hernani Musika Eskolako dultzaineroak.
17:00 Gaztetxoentzat diskoteka DJonekin, Atsegindegin.
Martxoak 4, asteartea
18:30 Sardinaren ehorzketa
Goizueta
Martxoak 2, igandea
17:00 Gaztetxoen zahagi dantza.
18:30 Dantzaldia Aierrikekin.
21:30 Mozorroen afaria.
Martxoak 3, astelehena
08:00 Mozorroen irteera
baserrietara.
10:00 Plaza eta soziedadea apaintzea. Gaia: piratak.
11:30 Hamaiketakoa
12:00 Desfilea herrian zehar
13:00 Umeen bazkaria
14:30 Helduen bazkaria. Ondoren, umeentzako tailerrak eta `Piratas del Caribe´ pelikula.
16:30 Futbito txapelketa eta altxorraren bila.
18:00 Merendola eta konpartsa.
18:30 Mozorroen etorrera
herrira, dultzaineroekin.
19:00 Aierrik taldea Plazan.
22:00 Mozorroen afaria.
Martxoak 4, asteartea
09:00 Mozorroen gosaria.
10:00 Mozorroak herrian zehar.
14:00 Mozorroen bazkaria.
17:00 Zahagi dantza, Izkiña tabernatik hasita.
19:00 Erromeria Gugazekin.
20:00 Karrozen desfilea.
22:00 Mozorroen afaria.
22:30 Erremoria Gugazekin.
Martxoak 8, Larunbata
12:00 Poteoa Igandea
txarangarekin.
14:00 Mozorroen bazkaria
17:30 Poteoa eta kontzertua.
Arano
Otsailak 22, larunbata
08:30: Zomorroak puska biltzen, etxez etxe Izer eta Alabier
trikitilariekin.
14:15: Zomorroen bazkaria,
soziedadean
Arratsaldean: Zagi dantza
Gauean: Afaria denentzat irekia eta girotzen musika talderen bat ariko da.