Hortzak erakutsita irabazi zuen Hernanik Gernikan

Kronika - Erredakzioa 2014ko otsailaren 16a

garaipen oso garrantzi­tsua atzo Hernanik Gerni­ka­ren kon­tra lortutakoa: 17-20. Der­bia baina zerbait gehiago zu­ten jokoan bi tal­de eus­kal­dunek. Partidu bo­rro­katua izan zen, eta lana eta kemena izan ziren kla­beak, Gernika men­pera­tze­ko. Azken aldian partidu bat bai­no gehiago galdu ditu Her­­nanik, eta atzo hortzak erakutsi, eta Oho­rezko Mai­lan geratzeko duten guztia emango dutela argi utzi zuten. Partidua ez zuten nahi bezain ondo hasi herna­nia­rrek, bigarren minuturako au­rreratu baitziren basurdeak, Urkijok egindako entsaioa medio. 17garren minutuan eto­rri zen trikoloreen erantzu­na, Genuak entsaioa eginda. Nagusi izan ziren handik aurrera, eta aldea haunditzea lor­tu zuen Aritz Otaegik 34 minutuan, entsaio berri bate­kin. 10 puntuko aldea gutxi­tzea lortu zuten etxekoek atse­denaldirako minutu gutxiren faltan, Samaleak gauzatutako zigor kolpeari esker. Bigarren zatia hasi eta berehala beste hiru zigor kolpe gauzatu zituen ar­gen­tinarrak. Aurretik ziren gernikarrak, 67garren minu­tuan Genuak entsaio berri bat egin arte. Gogor estutu zuten bizkaitarrek azken minutura arte, baina hortzak estutu eta garaipenarekin itzuli ziren hernaniarrak. Garaipena ba­ka­rrik ez, arnasa eta mo­tibazioa ere lortu zituen atzo Hernanik Gernikan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!