Oscar Lionek urrea eta Javier Sanchezek brontzea, mailu jaurtiketan

Kronika - Erredakzioa 2014ko otsailaren 16a

Atletismoko txapelketa bat baino gehiago jokatu zen joan den asteburuan Euskal Herrian. Donostian, Gipuzkoako Txapelketa Nagusia jokatu zen eta bertan izan ziren Hernaniko zazpi atleta. Mailu jaurtiketako txapelketan, bi hernaniarren lana ezin hobea izan zen eta ordainetan dominarekin itzuli ziren etxera: junior mailan urrezko domina jantzi zuen Osacar Lionek, eta kadete mailan, brontzezko domina Javi Sanchezek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!