Libre lasterketan izen ematea zabalik dago, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2014ko otsailaren 16a

LIbre lasterketa korrituko da Hernanin martxoaren 16an. Gudarien plazatik abiatuta, 5 kilometroko ibil­bide laua izango da, edonork egiteko modukoa, herrian barrena. Parte hartu nahi dutenek aurretik eman behar dute izena, eta horretarako bi aukera jarri dituzte. Gaur­tik aurrera aukera izango da www.herrikrossa.com web orria­ren bitartez. Eta bihartik aurrera, Ibai Mendi dendan ere, eman liteke. Izen ema­teak 10 eu­roko kostua du, eta parte­hartzaile bakoitzak kamise­ta bana jasoko du.
Lasterketako azkarrenek bi sari izango dituzte: txa­pe­la eta Lurreko dendako sorta bana. Partehartzaile guztien artean zozketak ere egingo dituzte: 4 sagar­do­tegi, 4 afa­ri, 10 saio biomag­netismo, ki­rol materiala, ba­razki sort­ak...  

Eskerrak laguntzaileei
Zumitza TTTk antolatu du lasterketa, eta lerro hauek aprobetxatuz, eskerrak eman nahi dizkiete pixkana ger­turatzen ari direnei: «eske­rrik asko Larre Gain eta Oia­lume Zar sagardotegiei, Udalari, Lurreko denda bio­lo­gikoari, Berria elkarteari, Tripontzi eta Zumitza ja­tetxeei eta IZ Osasun Zen­truari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!