Gospel abestiak gustatzen zaizkizula? Ainara Ortegak Gospel Abesbatza estiloko kantak ikasteko aukera jarri du, lau saiotan: martxoaren 10, 17, 24 eta 31n. Lehendik ere badu talde bat Gospel estiloko abestiak ikasten ari dena, eta orain, bigarren taldea sortu nahi dute «ziur gaude ikasturte bukaeran Oh happy day eta Down by the riverside abestiak elkarrekin kantatuko ditugula». Izena emateko: ainaorte@gmail.com edo 680 429 956.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!