Bost ikastaro, ekainera bitartean

Kronika - Erredakzioa 2014ko otsailaren 16a

Emakumeek euren bizitzan autonomia eta konfiantza izan dezaten bost ikastaro antolatu ditu Udaleko Berdintasun Kontseiluak. Jabetze Eskolen barruan emango dituzte bostak: Kultura birdefinitzen; Autonomia suspertzen; Osasuna; Indarkeria ate azpitik sartzen uzten al dugu?; eta Maitasuna, bikotea eta itunak. Izena emateko azken eguna asteartea da: 943 33 70 17, maialen-a@hernani.net edo Udal Berdintasun arloan, Plaza Feministaren lokalean. Izena ematean eskatzen dutenentzat haurtzaindegi zerbi­tzua egongo da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!