Epeleko bizilagunek estreinatu dute auzotarrak elkartzeko aterpea

Kronika - Erredakzioa 2014ko otsailaren 16a

Auzotarrak elkartzeko leku baten beharra zuen Epe­lek eta atzotik badute txo­ko propioa. Bizilagunen artean auzolanean egindako aterpea inauguratu zuten atzo eguerdian, lehen umeen­tzako parkea zuten leku berean. Urritik aritu dira lanean, eta bukatu dute estalpe berria. Auzo guztiarentzat egindako lana izan da, baita umeentzat ere, parkearen zati bat barruan jarri baitute. Imanol Lizeaga Auzo Al­kateak hartu zuen hitza inau­gurazioan, eta bizi­la­gunek egindako lana azpi­ma­rratu zuen, lehendabizi: «izu­ga­rriz­ko lana egin du­zue, lan haun­dia, auzo­lanean egina; es­kerrik asko guztion ize­nean». Modu batera edo bes­tera, aterpea posible egin du­ten guztientzat ere, izan zituen hitzak atzo Lizeagak: «guz­tioi esker egin da ater­pea: auzotarrak, diseina­tzai­lea, tek­ni­ka­ria, eta Pili Mitxe­lena, materiala gordetzeko on­doan zegoen aterpea utzi digu­zu­lako. Baita ingu­ruko en­presei esker ere, auzoari eta proiek­tuari eman dio­zuten babesa­gatik». Auzo Al­kateari Mikel Ormazabal apaizak har­tu zion erreleboa; proiek­tua be­ra goraipatu zuen eta be­dein­­kazio eman zion ater­peari.

Hamaiketakoarekin estreinatu zuten
Aterpea inauguratuta, estrei­natzeko aitzakia askorik ez zuten behar atzo bizilagunek, eta hamaiketako eder bat antolatu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!