Erremontista onenak gaurko estelarrean, Barrenetxea IVtartean

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 15a, 01:00

Urriza eta Barrenetxea IVak, lehengo urteko Binakako Txapeldunek, Uterga eta San Miguel izango dituzte gaur, berriro ere, aurrez aurre. Otsaileko rankinari begiratu besterik ez dago momentuko lau erremontista onenak direla konturatzeko. Gainera, emoziorik ez da faltako, Urriza eta Barrenetxeak IVak errebantxa gosez baitaude; partidu hau bera jokatu zen urtarrilaren 23an, eta ordukoan Uterga eta San Miguel izan ziren garaile, hiru puntuko aldearekin. Beste hiru partidu ere jokatuko dira gaur Galarretan, 16:00etatik aurrera: Segurola-Zubizarreta/Ezkurra II-Larrañaga; Matxin III-Endika/Etxabe II-Agirrezabala; eta Otaegi-Olazar/Matxin VI-Zubiri.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!