Euskal Herriko Txapelketako asteburuko 3 partiduak garrantzitsuak dira. San Sebastianek irabazi beharra dauka finalerdietara pasatzeko, eta gainera, beste partidu baten emaitzaren zain egon beharko du. Gaur jokatuko du, 11:00etan Hernanin. Ojuel eta Lizeagak ere 11:00etan jokatuko dute Hernanin. Finalerdietan sartzeko azkeneko bi partiduak irabazi beharrean daude. Berdin gertatzen zaie Urkizu eta Etxegoieni. Udaberriko Torneoan, berriz, Arizmendi eta Urruzolak irabazi beste erremediorik ez dute finalerdietara sartzeko. Hernanin jokatuko dute hauek ere, gaur 11:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!