Barkatu ezineko partidua gaur, Oiarsoren aurka

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 15a, 01:00

Txukun dabil talde hernaniarra, lehengo asteburuko partidua irabazita sailkapen postuetan erdialdean finkatu baita. Asteburu honetako partiduan, berriz, aukera paregabea du puntuak gehitzen jarraitzeko. Galdu ezin den partidu horietakoa da, sailkapenean azken postuan dagoen Oiarso talde errenteriarra izango baitu aurkari. Partidua bihar jokatuko da Galtzaborda kiroldegian, 11:45etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!