Puntuak jokoan gaur derbian

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 15a, 01:00

Sailkapenean hamargarren postuan dago Hernani, eta Gernika, berriz, zortzigarrenean. Liga bukaerara lasai iristeko behar-beharrezkoak dituzte puntuak bi taldeek. Horregatik, derbi bizia espero da gaurkoan, 16:00etan Urbietako zelaian.

Aldaketak Gernikan; borrokarako prest Hernanin
Joaneko partiduan hernaniarrak izan ziren nagusi, Ger­nika ez baitzen izan aurreko denboraldian ezagututako tal­de bera.
Hala ere, abendutik hona aldaketak izan ditu, eta ikusteko dago zer-nolako mailarekin iritsiko diren partidura. Ez da ahaztu behar aurrealdean in­dartsu dabiltzala, eta defen­tsan ere lan txukuna egiten ari dela. Gainera, Samalea, ostiko jaurtiketan espezialista, fitxatu dute.
Hernaniarren artean, bestalde, badira min hartutako hainbat jokalari. Hala ere, kanpoan izan diren jokalariak, Esnal, Genua eta Insausti, itzuli dira dagoeneko.
Azkeneko partiduan Sant­boianak Hernaniri emandako astinduaren ondoren, borrokarako prest dira jokalariak, bai baitakite garrantzi­tsua dela puntuak lortzea. Motibaziorik ez dute falta, gainera: hurrengo astean Ordiziaren aurkako beste derbia jokatuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!