Argoitz Otañok 400 euroko saria jaso du Astigarragan, gidabaimena euskeraz ateratzeagatik

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 15a, 01:00

Buruntzaldeako Udalek martxan dute azken urteotan gidabaimena euskeraz ateratzeko kanpaina. Atal teorikoa euskeraz ateratzen dutenen artean 400 euro zozketatzen dituzte, sari gisa. Buruntzaldean 11 saritu izan dira, eta Astigarragan Argoitz Otaño Merketegik jaso du saria; Hernaniko Otamendi autoeskolan atera du gidabaimena. Otañoren esanetan, euskeraz ateratzea errazagoa izan da: «burutik pasa ere ez zait egin erderaz ateratzea. Lehendik ingurukoek eta anaiak atera izan dute euskeraz, eta halaxe egin nuen nik ere. Etxean eta inguruan euskeraz egiten dut, hala ikasi dut, eta beraz niretzat errazagoa zen. Karneta atera behar dutenei animatu nahi diet euskeraz atera dezaten»
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!