«Bakoitzaren izaera islatu dugu»

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 15a, 01:00

Gure Etxolako emakume margolarien taldeak erakusketa jarri du Donostiako Okendo kultur etxean. Martxoaren 22ra arte egongo da.

Zortzi emakumek hainbat urtetan Gure Etxola emakumearen gune sozial eta kulturalean egin dituzten margolanek osatzen dute erakusketa: Zazpi Emakume Margolari.
Zazpi, nahiz eta zortzi diren, gonbidatu eta guzti. Ana Lasarte, Begoña Ugarte, Damiana Arribillaga, Elisa­beth Mugika, Juana Etxebe­rria, Pilar Arrieta, Nieves Cortabitarte eta Maite Gil dira erakusketa osatzen duten koadroen egileak.
Juan Albin dute irakaslea, eta batzuek 22 urte daramakite bertan; beste batzuek gu­txiago. Astearte eta ostegunetan biltzen dira, eta klase libreak dira: «Juanek ez digu uzten ezer kopiatzen. Bakoi­tza­ren iza­era islatu dugu koadroetan».

Martxoaren 22ra arte
Erakusketa martxoaren 22ra arte egongo da ikusgai Do­nos­tiako Okendo Kultur Etxe­an, astelehenentik ostiralera (10:00-14:00/16:00-20:30) eta larunbatetan (10:00-14:00/16:30-20:00). Hurrengo erakusketa Biterin jarri nahi dutela diote. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!