koordinazio bilera izango dute gaur Hernanin Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformek, tartean Hernanikoak. 10:00etatik 13:00etara bilduko dira, Biteri kultur etxean. Kronikara prentsa oharra bidali dute honen berri emateko, eta jakinarazteko, astelehenean izango dela IRPHa dela eta, Kutxabanki jarritako salaketaren aurreneko bista.
IRPHa dela eta Kutxabanki jarritako salaketaren aurreneko bista, etzi
IRPHaren aurkako borroka da Gipuzkoako plataformek aurrera daramaten erronketako bat. Astelehenean hitzordua dute Donostiako Atotxako epaitegi aurrean, eguerdiko 13:00etan. IRPHa dela eta Kutxabanki jarritako salaketaren aurreneko bista izango da etzi eta bertan izango dira kaltetuek sortutako elkartea eta hauen abokatuak. Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformaren babesa izango dute, eta oharrean jakinarazi dutenez, baita Ada Colaurena ere: «bistaren aurretik prentsaurrekoa emango da eta bertan izango da Ada Colau. Estatu mailan ere, miloitik gora familiei aplikatu zaien IRPHa salatzeko. Indize honen eraginez, milaka pertsona ari dira kalean geratzen, indize kriminala da»
«Kutxabankek ez du sekula etxea ordainetan onartzen»
Oharrean diotenez, Kutxabanken jarrera salatuko dute prentsaurrekoan: «Kutxabank da Estatuko entitaterik ankerrenetako bat, ez du sekula etxea ordainetan onartzen, ezta egoera larrienetan ere. Kutxabanken irabazi nahia ere salatuko dugu, eta baita EAJ, PSE-EE, PP eta Pixkanak ematen duten babesa ere, beraiek botoa baitute Kutxabanken Administrazio Kontseiluetan.
«Gipuzkoar guztion aurrezki kutxa izatetik, banku kriminal bat izatera»
Elkarteak Kutxabanken jokabidea behin baino gehiagotan salatu duela dio oharrean: «behin baino gehiagotan salatu izan dugu Kutxabank gipuzkoar guztion aurrezki kutxa izatetik banku kriminal bat izatera pasa dela. Xabier Iturbek zuzentzen du, eta zeinbait bulegotako zuzendariekin konplizitatea du. Izan ere, behin baino gehiagotan entzun behar izan dugu hipoteka ordaintzea dela inportanteena, eta horretarako sobreko zopa jan edo kalea egin behar badugu, egiteko».