Inauterietako mozorroak trukatzeko merkatua gaur, Lizeagan

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 15a, 01:00

Inauterietako jantzi eta osagarriak trukatu eta alokatuko dituzte gaur 11:00etatik 13:00etara Lizeagan, Gibelalde auzo elkartearen egoitzan.

joan den urteko mozorroa txiki geratu al zaizu? As­kotan txanogorritxutaz jantzi zarela eta, mozorroz aldatu nahi duzu? Be­rrerabilpena eta elkartrukea bultzatu nahi ditu Gibelalde auzo elkarteak gaur goizean antolatu duen merkatu txikiarekin. La­rra­mendi kaleko 11garren zen­bakian du egoitza Gibelal­dek, eta bertan izango da truke-merkatua. Bi orduz egongo dira egoitzan: goi­zeko 11:00etatik eguer­diko 13:00etara.

Bi aukera: trukatu edo alokatu
Mozorroak eta osagarriak trukatu edo alokatzeko au­kera izango da merkatu txikian. Gibelaldetik jaki­narazi dute herritar guztiei zuzendutako mer­katua dela, eta mozorroren bat nahi edo behar izatea nahikoa aitzakia dela gaurko mer­katura ger­turatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!