Euskera gureganaino iritsi izana kasualitatea ote da? Eta zailtasun askori aurre egin behar izan al dio gaur arte irauteko? Euskararen kate hautsiak izeneko hitzaldia emango du Dabid Anautek, izen bereko liburuan oinarrituta. 1.000 orrialdeko liburua idatzia dauka Anautek, eta azterketa sakona egina, gaiari buruz. Gizaldietan euskerari jarri zaizkion trabak eta bilatutako erremedioak, testigantzak... 19:00etan, Biterin.