Emakumezkoen Euskadiko Ligan Erandio hartuko du gaur etxean Hernanik, 18:00etan. Bi taldeak azken bi partiduak galduta datoz, eta Erandio sailkapenean Hernani baino aurrerago badago ere, nahiko partidu parekatua espero da. Erregional Ohorezko mailan, mutilek, berriz, Touringen aurka jokatuko dute bihar, 16:30etan Fanderian. Hernanirentzat nahiko partidu erraza izatea espero da
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!