auzotarrek elkartzeko gunea izango dute gaur eguerditik aurrera Epelen. Arkupe berria inauguratuko dute lehen umentzako parkea zeukaten leku berean. Inaugurazio ekitaldia antolatu dute goizeko 11:00etan, eta bertan elkartuko dira Ereñotzuko Auzo Udaleko ordezkariak eta Epeleko auzotarrak. Apaiza ere bertan izango da, aterpe berria bedeinkatzeko. Ekitaldi nagusia bukatuta, estreinatzeko aukera ere izango dute, hamaiketako eder bat antolatuko baitute bertan.
Auzolanean egina
Aspalditik zuten Epelen auzotarrak elkartzeko gune edo leku baten beharra. Aterpea auzolanean egina izan da, bertako bizilagun askoren laguntzarekin. Hilabeteak behar izan dituzte, baina ondo egindako lanak eman du bere fruitua, eta joan den astetik prest dute, nahi adina erabiltzeko.