Zurutuzak eta Aizkorretak garaipena beste biderik ez dute, finalerdietara sailkatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 14a, 01:00

Bost partidu dituzte gaur Hernaniko pelotariek, eta horien artean aipatzekoa, Udaberri Torneoaren barruan, Zurutuza eta Aizkorreta seniorrek jokatuko dutena. Finalerdietarako pasea lortzea dute helburu, baina horretarako gaur irabazi beste biderik ez dute. Alde Zaharraren kontra jokatuko dute, Hernanin, 20:00etan. Gainontzeko partiduak Gipuzkoako Txapelketakoak dira Atxurbe/Lasa-Garmendia, Idiazabalen, 20:00etan; Ilunpe/ Gorostidi-Zugasti, Azpeitian, 19:00etan; Arizmendi-Insausti/ Zazpi Iturri, Hernanin 20:00etan; eta Lopez-E.Altuna/Behar Zana, Iruran, 21:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!