Bergarako igerilekuan zuten zita Hernaniko 15 igerilarik, larunbatean. Neguko partaidetza saria jokatu zen bertan, eta emaitzak bikainak izan ziren, ia guztientzat.
15 aldiz igo ziren podiumera Hernaniko igerilariak, eta dominak, beste hainbeste izan ziren. Gazteena Uxue Garmendia izan zen. Infantil mailan, 3garren postua lortu zuen, 50 metro bular proban, 47´´32 denbora eginda.
Lau urre neskek eta hiru mutilek, junior eta senior mailetan
Junior eta senior mailan, hainbat igerilari ibili ziren goiko postuetan. Nesketan, Maider Usandizaga eta Lide Sañudok irabazi egin zuten 50 metro bizkar proban, 36´´ 41 denborarekin; Lide Sañudok gainera, bigarren postua lortu zuen 100 metro bizkar proban, 1´18´´69 denborarekin. Janire Ezeiza ere, onena izan zen parte hartu zuen bi probetan: 100 metro lau estiloetan 1´19´´72ko denbora egin zuen eta 50 metro libre estiloan 30´´94. Janire Caballero berriz, bigarren gelditu zen 20 metro bular proban, 3´23´´16 denbora eginda.
Mutiletan, hiru hernaniarrek lortu zuten aurreneko postua. Julen Sarasua onena izan zen 100 metro lau estilo proban 1´13´´25 denborarekin. Txomin Mujikak 100 metro libre proba irabazi zuen 1´01´´20 denborarekin. Eta Jon Ander Isuzkizak 50 metro bular proba, 35´´34 denborarekin. Odei Ibargoienek bigarren bukatu zuen 100 metro lau estiloak proban eta 50 metro tximeleta proban, 1´13´´64 eta 30´´83 denborak eginda.
Errelebotan ere, urrea eta zilarra
Bi urrezko domina lortu zituzten Hernaniko mutilek, errelebotan: 4x50 metro libreak 1´51´´93 denboran eginda eta 4x50 metro lau estiloetan, 2´07´´82 denboran bukatuta. Neskek bigarren bukatu zuten, 4x50 lau estilotan.