hernaniko Mirentxin taldeak furgoneta berria behar du presoak bisitatzera joateko. 27.000 euro behar dituzte horretarako, prezio horren bueltan ibiltzen baitira furgonetak. Bide horretan, hainbat ekitaldi ari dira antolatzen, eta horietako bat da biharko bertso afaria. Elutxetan izango da saioa, punta-puntan dabiltzan lau bertsolarirekin: Maialen Lujanbio, Agin Laburu, Aitor Mendiluze eta Unai Agirre. Sarrerak salgai daude Garin, Rioja, Onddi eta Tripontzi tabernetan.