Epelerrekako Iturriandietan landatuko dituzte aurten, zuhaitzak

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 13a, 01:00

Otsailaren 22an izango da zuhaitz eguna, eta parte hartu nahi duten herritarrek hilaren 20ra arte dute zabalik izen ematea.

haize osasuntsuagoa izango du datorren asteburutik aurrera Epelerreka inguruak. Zu­haitz Eguna bertan izango da aurten, zehazki, Itu­rriandietan.
Neska-mutilek eta helduek izaten dute zuhai­tzak landatzeko aukera, eta guztiek, izena eman behar dute aldez aurretik; hilaren 20a da azken eguna. Gaz­tetxoek ikastetxeetan eman behar dute; eta helduek Mendiriz Mendi elkartean.

Ordutegia eta ibilbidea
Txikienak goizeko 09:00etan aterako dira Elkano kaletik, Biteri paretik, eta autobusez joango dira Irubideraino. Ber­tatik abitu eta  Zepadiko putzuan barrena iritsiko dira Iturriandietaraino.
Helduak oinez joango dira. Goizeko 08:00etan egin dute zita Plazan, eta Or­ko­la­ga baserrian barrena, Añua pa­sa eta Zepadiko putzura irit­siko dira, eta bertatik, Itu­rrian­dietara, landatze gunera.
Zuhaitzak landatu eta gero, Larregainen izango dute hamaiketakoa guztiek. Bueltako autobusa 13:00etan aterako da, Ereñotzutik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!