Asteburuan bigarren egin zuen Merinok Laudion, Euskadiko Kross txapelketan.
kross txapelketa ugari korritu dira Gipuzkoan neguan eta horietako askotan izan dira Hernaniko korrikalariak. Guztien artean, batek egindako lanak aipamen berezia merezi du: Yohanes Merino kadetearenak. Denboraldi bikaina daramaki Merinok eta lortutako postuen artean bi dira aipatzekoak: lehenengo postuan helmugaratu zen Azpeitian, Gipuzkoako txapelketan; eta pasa berri den asteburuan Euskadiko bigarren azkarrena izan zen, Laudion. Denboraldi osoan izandako emaitza onei esker, Espainiako Kross Txapelketan izango da Merino otsailaren 23an. Euskal Selekzioarekin joango da Madrilera, Estatuko korrikalari onenen artean lehiatzera.
Aipatzekoa da ere, Julen Goikoetxea, Anartz Artola eta Nahia Salsamendi Gipuzkoako Selekzioak deitu dituela, Euskadiko Krossean lehiatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!