XIX mendean hildako soldadu karlistak lurpetik atera eta berpizten hasi dira bi zientzilari. Joxean´s hil eben erdimetraian Zumalakarregi zonbia eta bere armada, karlista Agirre jeltzalearen kontra ariko dira. Historia eta euskal kultura nahasten ditu Joxean´s hil eben pelikulak, beti ere, umore puntuarekin. Biterin gaur arratsaldean izango da ikusgai, 19:30etan. Bukatuta, jendeari emango diote hitza, galderak egin eta zalantzak argitzeko. Pelikulak 40 minutu irauten ditu.
Bi proiekzio,
datozen egunetan
Gaur Biterira gerturatzerik ez dutenek, beste bi saio izango dituzte datozen egunetan. Ostegunean bertan Apeadero tabernan jarriko dute, 17:30etan. Eta datorren asteko ostegunean, hilaren 20an, Garinen izango da ikusgai, 19:00etan.
Hirugarren pelikula, buruan
Hernanin izango diren proiekzio guztiak debalde izango dira. Hala ere, filmeko kamisetak eta merchandisinga jarriko dituzte salgai. Ateratako diruarekin hirugarren filma grabatzea dute helburu; gaur proiektatuko duten Joxean´s hil eben trilogia bateko bigarren zatia da.