Asanblada dute bihar San Joan Konpartsako kideek. Biterin izango da, 19:00etan hasita, eta bi puntu izango dituzte aztergai: 2014ko San Joan jaiak, eta Argentinara bidaia 2016an. San Joan jaien harira, gaurko bileran Ramon Garciaren laguntza izango dutela jakinarazi dute, aurten atera ditzaketen jantzien inguruan hitz egiteko. Eskatu dute, orain bi urteko San Joan jaietan erabilitako trajeak eramateko, Erdi Arokoak alegia.
Necocheako euskal astera joateko, gonbidapena
Argentinara joateko gonbidapena jaso du San Joan Konpartsak, eta honen inguruan ere ariko dira bileran. 2016ko azaroan izango litzateke bidaia; garai hortan Euskal Astea ospatzen dute Necochea hiriko Euzko Etxean. Proiektua aurrera eraman eta bidaiaren gastuak kubritze aldera, hainbat ekintza antolatzekoak dira datozen urteetan.