Bi kartel lehiaketa aukeran

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 10a, 01:00

Bi kartel lehiaketa martxan dira Hernanin. Batetik, San Joan jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Uda­lak, urtero bezala. Bestetik, Kaxko elkarteak antolatu du beste bat, herriko kaxkoa gar­bi mantentzeko mezua zabaltzeko.

2014ko San Joanetarako kartela
Apirilaren 4ra arte aurkeztu daitezke lanak Biterin 2014ko San Joan jaiak iragar­tzeko kartel lehiaketan.
Nahi duten guztiek hartu dezakete parte bertan, eta irabazlea nor den maiatzaren 5ean jakingo da. 600 euro irabaziko ditu.
Jatorrizko lanek 32cm-ko zabalera x 48cm-ko altuera izango dute, eta ezinbestekoa da paperean eta kartoi-lumazko euskarrian aurkeztea, baita formatu digitalean aurkezeta ere, 300ppp*ko erresoluzioan eta CMYK era­ko koloretan. Kartelek izenburua izan behar dute: San Joan jaiak. Hernani 2014.
Udaletxeko webgunean irakurri daitezke oinarriak, osorik: www.hernani.net.

Kaxkoa garbi mantentzeko mezua zabalduz
Kaxko auzo elkarteak mar­txan jarri duen lehiaketan maia­tzaren 19ra arte aurkeztu daitezke lanak, asteazkenetan, 19:30etatik 21:00etara Kaxko elkartearen lokalean. Kasu honetan ere, nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte.
Jatorrizko lanek 42cm-ko zabalera x 59cm-ko altuera izango dute, eta ezinbestekoa da paperean eta kartoi-lumazko euskarrian aurkeztea, baita formatu digitalean aurkeztea ere, 300ppp*ko erresoluzioan eta CMYK era­ko koloretan. Kartelek lemaren bat izan behar dute, Kaxkoa garbi mantentzeko mezua zabaltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!