Hernaniarrek lan txukuna egin zuten atzokoan. DKS talde donostiarraren aurka jokatu zuten, eta 76-69 irabazi zuten. Lehenengo txandan berdindu egin zuten, bigarren eta hirugarrenean, berriz, irabazi, eta azkenekoan, gutxigatik, baina galdu. Hala ere, emaitzarekin pozik, sailkapenean aurrera egiten laguntzen baitie atzoko garaipenak.
Hurrengoa Oiarsoren aurka
Gaurko puntuek sailkapenean gora egiten lagundu diote Hernaniri, eta datorren asteburuan ere puntuak lortzeko aukera ederra dute, azkenaren kontra, Oiarsoren kontra, jokatuko baitute.