Lehenago antolatutako saioek izandako arrakasta ikusita, Lan eskaintzaren bila proiektua berriro martxan jartzea erabaki du Daiteke Zerbitzuak. Otsailaren 24tik martxoaren 31ra bitartean, astelehenero, bi orduko sei saio antolatu dira, goizeko 09:15etatik 11:15etara. Izena emateko eta informazio gehiago lortzeko Marijo Moranekin jarri harremanetan, 943 33 68 02 telefonoan edo marijo-m@hernani.net helbidean.
Helburua, lana lortzeko baliabideak lortzea
Sei saio hauek langabetuentzat izango dira. Helburua da taldeak sortzea, lana bilatzeko prozesuan elkarri laguntzeko.
Era berean, landuko dira pertsonen motibazioa, iniziatiba, parte-hartzea, lankidetza, antolaketa eta plangintza, beharrezkoak baitira gaur egungo enpresa-kulturan.
Sei astelehen
Ikastaroa sei saiotan dago banatuta. Otsailaren 24tik martxoaren 31ra arteko astelehenetan emango dira saio horiek, 09:15etatik 11:15etara.
Izen-ematea, zabalik
Izena eman daiteke dagoeneko, Enplegu Gunean.
Saio bakoitzeko lanak:
Otsailak 24: bakoitzaren gaitasuna, jarrera eta trebetasuna aztertu eta helburuak zehaztu.
Martxoak 3: agenda erabiltzen ikasi eta prentsa ikuspegi kritikoarekin irakurri.
Martxoak 10: posta elektronikoa, CVa eta aurkezpen gutuna landu.
Martxoak 17: aurreko saioetako lanetan sakondu.
Martxoak 24: informatika eta interneteko tresnak erabili.
Martxoak 31: saio guztietako errepasoa eta balorazioa egin.