Zortzi partidu irabazi eta beste zortzi galdu dituzte pelotari hernaniarrek asteburuan. Udaberriko Torneoan parte hartzen ari diren 3 bikotek finalerdietara pasatzeko aukerarekin jarraitzen dute asteburuan irabazita, eta Gipuzkoako Txapelketari dagokionez, Larrañaga-Salaberria eta Larburu-Gorrotxategi infantilek finalera pasatzeko aukera dute oraindik. Euskal Herriko Txapelketan, ordea, emaitza txarrak: Urkizu-Altunak eta Aizpitarte-Lizeagak zaila izango dute finalerdietan sartzea, eta trinketean finalerako aukerarik gabe gelditu dira Lopez-Altuna eta Zurutuza-Etxegoien.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!