Pianoa eta bertsoa bat eginda, Xabier Lizaso eta Andoni Egañarekin

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 9a, 01:00

`Bi arreba´ izena du ikuskizunak, eta datorren igandean eskainiko dute Kultur Etxean. Kaldereroak, liburu aurkezpenak, antzerkiak, tailerrak... eta bestelako ekintzak ere, izango dira otsailean zehar.

CHOPIN musikagilea eta Xen­pelar bertsolaria garai pa­retsuan bizitu ziren; biak izan ziren, bere arloan, artista haund­iak, berritzaileak. Gaz­te hil ziren biak eta aldamenean izan zuten arreba. Chopin eta Xenpelarrek ez zuten elkar eza­gutu. Datorren igandeko bi protagonistek bai ordea. El­kartu egin dira, Bi arreba ikuskizunean: bi mun­du, bi obra, bi kultur modu eta bi arreba bil­tzen dituzte bertan. Dato­rren igandean izango da ikusgai Astiga­rra­gako kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan ha­sita.

Bi liburu aurkezpen, eta literatur solasaldia
Literaturak ere, leku propioa izango du. Bi aurkezpen antolatu dituzte otsailean; eta liburu baten inguruko solasaldia ere izango da. Etzi Vivir de rodillas liburua aurkeztuko du Manuel Martinez de Ordoñana egileak. Kultur Etxean izango da aurkezpena, Harituz elkarteak antolatuta; 18:30etan. Otsaileko azken asteartean izango da beste aurkezpena, hilaren 25ean. Euskararen kate hautsiak, Arantxa Eratsun egilearena. Euskal Memoria fundazioaren eskutik izango da aurkezpena. AEK euskaltegiak antolatu du, Kultur Etxean, 19:00etan. Eta literaturarekin lotutako azkeneko beste saioa egun bat lehenago izango da: solasaldia. Jorge Carrerok zuzenduta, El heroe discreto liburuaren inguruan izango da, Ma­rio Vargas Llosa idazlearena. Gaz­telaniaz izango da so­la­sal­dia, Liburutegian, 19:30­etan.

Kaldereroen konpartsa, datorren asteburuan
Hungariako kaldereroek ere badute Astigarragatik pasa­tzeko asmoa. Datorren astean, larunbatean aterako dira konpartsan. Ergobiatik abiatu eta herriko kaleetan barrena ibiliko dira, zartariak jo eta kantuan. Zita arratsaldeko 17:30­etan egin dute, Ergobin bertan.

Tailerra eta zineforuma, beste bi ekitaldiak
Aiton-amonei zuzenduta, Quien te ama te educa tailerra izaten ari da Astigarragan. Aurreneko saioa ostiralean izan zen, eta bigarrena hilaren 21ean egingo dute. Gaztelaniaz izango da, Kultur Etxean, 10:00etatik 11:30etara. La cocinera del presidente pelikula ikusi eta ondorengo solasaldian parte hartzeko aukera ere izango da hil honetan. Pelikulan kontatzen da Fraçois Miterrand Fran­tziako lehendakariak izan zuen sukaldariaren istorioa.

Agenda

11 Asteartea
Liburu aurkezpena: Vivir de rodillas. Manuel Martinez de Ordoñana. Kultur etxean, 19:30etan.
21 Ostirala
Tailerra: Quien te ama te educa. Kultur etxean, 10:00-11:30.
15 Larunbata
Kaldereroen konpartsa. 17:30.
16 Igandea
Ikuskizuna: Bi arreba. Kultur Etxean, 19:00.
23 Igandea
Haur Ikuskizuna: Rua Aire. Kultur Etxean, 17:30.
24 Astelehena
Literatur Solasaldia: El heroe discreto. Mario Vargas Llosa. Liburutegian. 19:30.
25 Asteartea
Liburuaren aurkezpena: Euskararen kate hautsiak. Arantxa Eratsun.  Kultur Etxean, 19:00.
25 Asteartea
Zine Foruma: La cocinera del presindete. Kultur Etxean, 18:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!