Jaialdiko estelarra jokatuko du gaur Endika Barrenetxea erremontista hernaniarrak. Uterga izango du lagun, eta partidu berdindua aurrean. Galarretan izango da, 17:00etan. Urriza eta Olazarrek partidu bat baina gehiago jokatu dituzte elkarrekin 2013an, eta emaitzak ez dira nahi bezain onak izan: garaipen bat eta bi porrot. Barrenetxea eta Utergak bikote orekatua osatzen dute, maila altuan jokatzen dute biek. Erremonteko Galan, esaterako, elkarrekin jokatu zuten, eta aurretik ere, arituak dira. Gaurko partidua aurrera atera nahi badute, klabea izango da gorriei jokoan sartzen ez uztea. Urrizak izango du partiduko pisua, eta honi pelota kentzea izango da Barrenetxearen helburuetako bat. Bestea, Olazarri presionatzea, Utergak errematatzeko pelota izan dezan.