Igor Genua eta Jon Insaustik hitzorduak, nazioarteko partiduetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 8a, 01:00

Nazioartean jokatzeko hitzorduak dituzte Hernani errugbi taldeko hiru jokalarik: Jokin Esnalek, Igor Genuak eta Jon Insaustik. Igor Genua Zeelanda Berrian da, Estatuko zazpiko taldearekin, datorren astean jokatuko diren munduko serieak prestatzen. Aurre­ne­ko fasean talde oso zaila tokatu zaie, baina biziko duten esperientzia ona izango da, ziur. Frantzia izango dute aurrean, maila honetan maisu de­na. Fiji eta Zeelanda Berria ere izango dituzte aurrez aurre, fase honetan. Joan den asteburuan berriz, Las Vegasen izan ziren, Estatu Batuetan. Joko bikaina erakutsi zuen Genuak eta bi entsaio ere, egin zituen. Jon Insaustik ere hitzordua du asteburuan selekzioarekin. Belgikaren kontra neurtuko dituzte gaur indarrak, arratsaldean, Madrilgo Cen­tral zelaian. Maila mantendu nahi badute, irabazi bes­te biderik ez dute. Joan den larunbatean, selekzioak gal­du egin zuen Errusiaren kontra, eta ondorioz, ez dute aukerarik 2015eko mundialean egoteko.

Jokin Esnal, Euskariansekin
Jokin Esnalek atzo jokatu zuen Dublinen, lagunarteko partidua. Euskarians taldeak deitu zuen Esnal, Euskal Herriko jokalariak, Iparral­dekoak zein hegoaldekoak, aldian behin biltzen dituen taldeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!