Irabaziz gero, finalerdietara pasatzeko aukera haundia dute Aizpitarte eta Lizeagak, eta Urkizu eta Altunak

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 8a, 01:00

Han eta hemen, partidu asko dituzte Hernaniko pelotariek asteburuan. Guztien artean aipatzekoak, bi dira. Seniorretan, Aizpitarte eta Lizeagak Lezamako bikotearen kontra jokatuko dute, gaur, goizeko 11:00etan, Lezaman bertan. Hernaniko bikoteak lider bukatu du jardunaldia, gaur irabaziz gero. Eta hori bakarrik ez, finalerdietara sailkatzeko pausu haundia emango dute, bi jardunaldi besterik ez baitira geratzen. Bestetik, sub 22 mailan, Urkizu eta Altunak jokatuko dute Oberena taldeko bikotearen kontra. Aurkariak dira maila honetako liderrak, beraz, ez dute partidu erraza izango. Hauek ere, finalerdietarako pasea lortuko lukete, gaur irabaziz gero. Iruñan izango da partidua, eguerdiko 12:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!