Eizagirreren idatziak saria eta jendea hunkitzea lortu zuen

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 8a, 01:00

Euskal Herriko Uniber­tsi­ta­teak Jexux Eizagirreri hirugarren saria eman zion joan den astean, Estropada Akademi­koa­ren komunikazio lehiaketan. Aurten lehendabiziko al­diz antolatu dute Estropada Aka­demikoa eta hiru uniber­tsitatek parte hartu dute Uru­meako uretan, zein baino zein: EHU, Deusto eta NUP. Estro­padarekin batera, beste hainbat sari ere izan dira, eta horietako bat izan da idatzizko saria, komunikazio lehiaketa deitu diotena.

Arraunaren hainbat aurpegi

Arraunari buruzko idatzia be­har zuen, eta gai beraren hainbat aurpegi azaldu zituzten egileek. Asier Gonzalez Sa­rriak irabazi zuen lehiaketa eta Eiza­gi­rrek hirugarren saria lortu. Hernanin bizi den zumaiar honek Zerbait badu arraunak idatzia aurkeztu zuen, eta saria lortzeaz gain, saribanaketa ekitaldian jendea hunkitzea ere lortu zuen. Arraun­lariaren droga... norbere bu­rua­ren polizia... Charl­ton Hes­to­nen urteroko telebistako bisita... denetik  izan ditu gogoan Eizagi­rrek, eta epaileen aipamen asko beretzat izan dira, euskera bizian idaztearena bar­ne. Baina idazleari gehien balio diona, «jendeak hunkitu egin dela esan izana». 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!