Mozorroak trukean

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 8a, 01:00

Askotan gelditzen zaiz­ki­gu txiki aurreko urtean era­bi­litako mozorroak. Era berean, urtetik urtera jantzi berri bat erabili nahi izaten dugu Inauterietan. Ho­rregatik, aprobetxatzeko mo­­­duan dau­den traje eta osa­garriak tr­u­katzeko merkatua antolatu du Gibelaldek, Lize­a­gako auzo el­kar­teak.
Azoka datorren larun­ba­tean egingo da, hilak 15, goi­ze­ko 11:00etatik 13:00etara bi­tar­tean, auzo elkartearen egoi­tzan (Larramendi kalea, 11 behea).

Trajeak jaso, hilaren 12 eta 13an

Trukean eman nahi diren mozorro eta osagarriak uz­teko eta merkatuaren ingu­ruko zalantzak argitzeko egu­nak ere jarri dituzte: hi­laren 12an, asteazkena, 18:30etan, eta hi­la­ren 13an, osteguna, 19:00­etan, el­kar­tea­ren egoitzan bertan.
Bestalde, otsailaren 14an, utzitako jantziak berrikusi eta antolatuko dira, 19:00etan.

Bazkide kanpainak aurrera jarraitzen du
Bestalde, Gibelalde elkarteko bazkide kanpainak martxan jarraitzen du. Batetik, bazkide berriak lortu nahi dituzte, eta bestetik, lehengo urteko baz­kideek bazkidetza berrestea.
Horretarako aukera izango da otsailaren 11, 18 eta 25ean,  egoitzan (19:30-20:30).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!