Erabakia, zozketan

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 8a, 01:00

Ostegunean zozketatu zi­ren Hernanin, Iturmendi eta Karabelgo babes ofizialeko 91 etxebizitzak.
Iturmendin zozketatutako etxe guztiak berdinak ziren, baina ez, aldiz, Karabelgoak. Hauen artean, baziren 3 logela zituztenak eta 2 logelakoak, eta badirudi nahasmena sortu dela, nolako etxea zeini tokatu zaion jakiteko orduan.

Zozketa bidez erabaki da 3 eta 2 logelako etxeak zeini eman

Karabelgo etxeei dagokienez, 110 hernaniarrek hartu zuten parte babes ofizialeko 65 etxe­bizitzen zozketan. Etxe horie­tatik 30 hiru logelakoak dira, eta beste 35 bi logelakoak. Zozketan atera zen lehenengo zenbakia 81a izan zen. Beraz, 81etik 36rako zenbakiak zituz­ten hernaniarrek lortu zuten etxebizitza horietako bat. 3 edo 2 logelakoa nori eman ere, zozketa bidez aukeratu da.

Lehentasuna, 3 pertsonaz edo gehiagoz osatutako familiek

Etxe bat zozketan tokatu zaie­nen artean, 3 logelakoa eskura­tzeko lehentasuna izan zuten 3 pertsonaz edo gehaigoz osa­tutako familiek.
Guztira, bost izan ziren ezaugarri horiek betetzen zi­tuzten eskatzaileak. Beraz, 3 logelako 30 etxe­bi­zitzetatik 25 ge­ratu dira gainon­tzekoen artean banatzeko. Gainontzeko guztien artean 3 edo 2 logelakoak nori banatu ere zozketa bidez aukeratu da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!