Hileko bigarren larunbata izanik, Bigarren Eskuko Azoka egingo da gaur Atsegindegin. Duela gutxi aldatu da azoka honen eguna, baina aurrerantzean ere, horrela izango da: hilaren bigarren larunbatean.
Ordutegia orain artekoa izango da, goizeko 10:30etatik 13:30etara bitartekoa. Eta postuak, denetarikoak.
Pagotxaren bila
Bigarren Eskuko Azokan denetik aurkitzeko aukera izaten da, baita pagotxa ederrak ere. Azken batean, guztia merke-merke egoten da, baina beti ere, egoera onean. Bertaratzen denak mota guztietako postuak aurkituko ditu, eta sarri, postu berean produktu mota asko izango dira nahastuta.
Aldaketa gehiago, eguraldi onarekin batean
Orain gutxi aldatu zen Bigarren Eskuko Azokaren eguna. Orain, hileko bigarren larunbatetan egiten da, eta hala egingo da aurrerantzean ere. Baina horrez gain, beste aldaketa bat izango da martxotik edo eguraldi ona egiten hasten duenetik aurrera: Urbieta kalean jarriko dira azoka honetako postuak. Hartara, Behemendi azokarekin bat egingo du azoka honek, eta jendearengandik gertuago egongo dira postuak.