Denboraldia aurrera dijoa, eta aurretik partidu batzuk geratzen badira ere, Hernaniko bi taldeek helburu bera dute epe motzera begira: sailkapenean duten postua sendotu eta liga ahalik eta ondoen bukatzea. Gauzak ez zaizkio espero bezain ondo atera Erregional Ohorezko mailako taldeari, 2013-2014 denboraldian. Azken boladan ordea, ari dira buelta ematen, eta atzeko postuetako taldeei ahalik eta puntu gehien ateratzea dute helburu. Bide horretan, aurkari zuzena du gaur Hernanik. Zarautz hartuko du Zubipen, 16:30etatik aurrera. Hernanik baino lau puntu gutxiago dituzte zarauztarrek eta alde hori haunditu eta atzean uzteko aukera ederra izan liteke gaurkoa. Hernani 15garren da sailkapenean, 21 punturekin eta zarauztarrak 17garren, 15 punturekin. Sailkapenaren erdialdean da Emakumezkoen ligako taldea. Beasain, biharko aurkaria, azkenaurreko postuetan da, eta itxura batean, Hernanik badu nagusitasuna, garaitzeko. Bihar irabaztea pausu bat gehiago izango litzateke, liga urduritasun askorik gabe bukatzeko. Partidua Igartzan, 16:00etan.