Bost tona janari bilduta, eskertuta

Kronika - Erredakzioa 2014ko otsailaren 7a

Bukatu da Saharara bidaltzeko janari bilketa. Aurten bost tona bildu dira, aurreko urteetan baino gutxiago, baina antolatzaileak oso pozik gelditu dira emaitzarekin: «krisi egoera kontuan hartuta, herritarrek esfortzu haundia egin dute, eta erantzuna espero baino ho­bea izan da». Bestalde, jakinarazi dute martxan dela Oporrak Ba­kean kanpaina, udan ume sahararrak etxean hartuko dituzten familiak aurkitzeko. Izena eman daiteke dagoeneko: Plaza Femi­nista (Aristizabal, 7-behea), a-yarza@hernani.net edo 943 33 70 17.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!