Beste urte batez, Mozorro Festa egingo da Inauterien barruan, martxoaren 1ean. Bertan, parte hartzera animatzen diren gazte guztiek (adin mugarik gabe) aukeratzen duten musikarekin nahi duten dantza, antzerki edo dena delakoa prestatu dezakete, bakarka nahiz taldeka. Horretarako lau entsaio egingo dira; lehenengoa gaur bertan, 17:00etatik 18:00etara Biteriko areto nagusian. Datozen entsaioak, hilaren 12, 21 eta 25ean egingo dira, Biterin, baita ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!