Luis Intxauspe Hernaniko alkatea eta Hernanin Zero Zabor taldeko bi kide Parisen izan ziren lehengo larunbatean, Europako Zero Zabor mugimenduak antolatutako biltzarrean. Bertan, «Zero Zabor politikagatik Hernaniri eta Gipuzkoari txalo egin zietela» azaldu du Hernanin Zero Zaborrek prentsa oharrean.
Hernaniko emaitzen
inguruan galdezka
Biltzarrean hondakinen kudeaketan aditu famatuek hitz egin zuten, tartean, Hernanin lehenago egonak diren Joan Marc Simon, Rossano Ercolini eta Enzo Favoinok. Italian Atez Atekoan eta Zero Zaborren ari diren alkate eta mankomunitateetako presidenteek ere hitz egin zuten. Eta «Iñaki Errazkin Ingurumen diputatutak Zubietako errauskailua betirako gelditu dutela esan zuenean salan bildutako 400 entzuleek txaloka moztu zioten hitzaldia».
Bestalde, «Hernanin lortutako emaitzekin harrituta, frantsesek xehetasun asko galdetu zituzten Frantzian gaikako bilketan oso atzera dabiltzalako, eta hernaniarrei esan zieten gogor egiteko errausketaren kontra».
«Seine-et-Marne, Europako zabortegi handienetakoa»
Paris inguruan, «Seine-et-Marne departamentua bihurtu da Europako zabortegi handienetakoa», eta hitzaldian «erakutsi zituzten Frantziako errauskailuek sortutako arazoak, kutsadura, bizi kalitatea txartzea, diru xahutzea...».
Azkenik, 2010ean Hernanin egondako Rossano Ercolinik, agur bero bat bidali nahi izan zien hernaniarrei.