Joko bereko bi talde, postu baten borrokan

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 8a, 01:00

Pasa den astean liderraren kontra galdu eta gero, maila bereko aurkaria izango du gaur Hernanik: DKS taldea. Neurketa Kiroldegian jokatuko da, arratsaldeko 16:45etatik aurrera.


Antzeko taldeak
Joko bera dute bi taldeek, eta sailkapenean ere, antzeko da­biltza biak. Hernani 7ga­rren postuan da, 20 punturekin. Eta donostiarrak bi postu gorago dijoaz, hiru puntu gehiagorekin. Gaurko partidua irabazita, sailkapenean gora egiteko aukera ederra du Hernanik. Aurretik dituen hiru taldeak, gehienez, 4 puntura dituzte. Gainera, datozen partiduetan garaipenaren bidean segitzeko aukera asko ditu Her­na­nik; datorren asteburuan esaterako, azken sailkatuaren kontra neurtuko ditu indarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!