Bost gai berri, gaur aurkeztuko den alean

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 7a, 01:00

Abenduan argitaratu zen Bit&Behin aldizkariaren lehenengo alea, eta gaur bigarrena aurkeztuko dute, 20:30e­tan Garin tabernan.

Bost gai berri-berri
Aldizkariaren 5 ataletarako gai berri bana proposatzen dute. Batetik, Her­naniko hez­kun­tzaren historioa landu du­te, hasi Biteriko eskoletatik eta gaur egunera arte. Na­zi­o­ar­te­ari dagokionez, ge­rrako Dron hegazkinei bu­ruz aritu dira. Feminismoaren ata­lean, galdera bat bota dute: ba al dugu laranja erdirik? Lana eta etxebizitzaren atalean, be­rriz, etxe-kaleratzeen gaia lan­du dute, eta preso eta iheslarien atalean, Beñat Agi­na­gal­­de pre­so hernaniarrari Parisen egindako epaiketaren kronika egin dute. 

Aurkezpen bakoitza, berezia
Aldizkaria Hernaniko Ernai­tik sortu da, eta dohainik ba­na­tzen denez, laguntza ekonomikoa behar dute. Horre­ta­rako, gaur­koan tonbola egingo dute, baina aldiro zerbait berria prestatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!