Hernaniarren artean banatu dira Iturmendi eta Karabelgo etxeak

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 7a, 01:00

Atzo eguerdian egin zen babes ofizialeko etxeen zozketa: 24 Itur­men­din eta 65 K­a­rabelen. Auzo ba­koi­tzeko etxebizitzetarako b­ina zozketa egin ziren: Herna­nin erroldatutakoen artean bat, eta hernaniarrak ez direnen artean, beste bat, hernaniarrei eman baitzaie lehentasuna.


140tik aurrera Iturmendin, 81etik aurrera Karabelen
Iturmendiko 24 etxeen zozketan parte harte zuten 154 hernaniarrek, eta 409 kanpotarrek. Hernaniarren artean, 140 zenbakidunetik hasi eta 10era artekoak (154tik aurrera ha­sieratik hasten da kontatzen) dira etxea lortutakoak. Hortik aurrerakoak, itxaron-zerrendan gelditu dira. Zerrenda honetara gehituko dira zuzenean kanpotarrak, 369 zenbakitik kontatzen hasita. Karabelgo 65 etxeei dagokienez, 110 dira zozketan par­te hartutako hernaniarrak, eta 349 kanpotarrak. 81 zenbakitik 36rako hernaniarrak lortu dute etxea, 3 logelakoak le­henengo 30ek, eta 2 logelakoak hurrengo 35ek. Bestalde, ziurtatu da 3 pertsona edo gehiagoz osatutako familiek 3 logelako etxea izatea. Itxaron-zerrendan geratu dira 37tik aurrerako hernaniarrak eta 203tik aurrerako kanpotarrak. 

Zerrenda, promotoreetan
Zerrendak ikusi ahal izateko eta dudak argitzeko, promotoreetara deitu behar da: 943 42 95 21 (Iturmendi) eta 943 46 20 86 (Karabel).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!